Tokikoa & Garaikoa. Baserri & artisautza produktuak.
Lurlan Bistrot Denda
Goi mailako kalitatea gune berri batean: ekoizlea eta kontsumitzailea biltzen diren gune honetan, produktua beste modu batean ezagutu, dastatu, bizi eta ikusteko aukera berriak zabaltzen dira.
Noiz & Non
Lurlan Bistrot: 10:00 am – 12:00 pm
Astelehenetik – Larubantera
Lurretik Sukaldera: 9:30 am – 14:30 pm
Larunbatero Tolosako Zerkausian
Nortzuk gara
1997. urtean Euskal Herriko ekoizle txikien talde batek, indarrak bateratu eta bere produktuak kontsumitzaileari hurbiltzeko asmoarekin, produktu, sukaldari eta gastronomia kultura zabaltzaileekin batera, LURLAN BASERRITAR ELKARTEA sortu genuen.
Gure filosofiak, gure jendea, kultura eta paisaiarekin lotuta dagoen produktuaren egiazkotasuna eta kalitatea defendatzen du. “Produktu-ekoizle-lurralde” ardatzari fideltasuna mantenduz, Euskal Herriko lurraldeetatik bidai gastronomikoa eskaintzen dugu.
Karta
Gosariak
Hamaiketako Buffeta
Zizka Mizkak
Ohol Hotzak
Platerak
Postreak
Pintxoak
Razioak
Upategia
Iritziak
Zerbitzuak
Bertako ekoizleen bistrot-denda espezializatua
Tolosaldeko produktuak ezagutu, dastatu eta erosteko gunea. Gure baserrietan ekoizten denaren erakuslehio paregabea. Baserriko produktuak kontzeptuan oinarrituta, bii bloke nagusi lantzen ditugu: landutako produktua (ibarrako piparra, Tolosako babarrunak, gaztak, eztiak, esnekiak, sagardoa, txakolia…) eta produktu freskoa (sasoiko barazkiak, haragiak, arrainak).
Lurretik sukaldera
Euskal Herrian aitzindaria den transmisio gune hau oso berritzailea da, baserriko produktuaren transmisioa azken punturaino ematea du helburu, baserritarren produktuak sukaldatuz eta hauek aurkeztuz ekoizleei eta jendeari. Espazioaren kontzeptualizazio berri bat da, Tolosako azokan bertan, ekoizlea-baserritarra eta kontsumitzailea biltzen diren gune berri bat, dastatzeko, bizitzeko, ikusteko eta jakinez, produktua beste modu batera baloratu eta gozatzeko aukera eskainiz.
Ekitaldientzako zerbitzuak
Bilera eta ekitaldi anitzetarako produktu dastaketak eskaintzen ditugu, toki, ordutegi nahiz beste beharretara egokituz. Bertako produktuak bakarrik erabiltzen ditugu, modu jasangarri batean sortuak, kalitatekoak eta garaian garaikoak. Zutik nahiz eserita dastatu ahal izateko, gosariak, hamaiketakoak, bazkariak, meriendak eta afariak eskaintzen ditugu.
Saskiak eta loteak
Euskal Herriko lurraldeetatik benetako bidaia. Opari berezi bat nahikoa da askotan sentimendu bat adierazteko. Gure oparirik tradizionalena, gure herriaren usain eta osagarriekin batera dator. Baserri eta artisautza produktuez osatutako saskiak eta loteak, opari ahaztezinak izan daitezke.
Erreserbak
Zatoz eta dastatu
Lurlan Bistrot: 10:00 am – 12:00 pm
Astelehenetik – Larubantera
Lurretik Sukaldera: 9:30 am – 14:30 pm
Larunbatero Tolosako Zerkausian
Nola iritsi