Tolosako Azoka Tolosaldeako baserrien ataria da. Bertan, lurrak ematen diguna eskaintzen digute gure baserritarrek, urteetan, ohituraz, ikasi dugun moduan. Nortzuk diren, nola lantzen dituzten, zein zapore duten… erakusten digute.

Nekazariok ekoiztutako produktuak bitartekaririk gabe kontsumitzailearen eskura jartzen dituen gunea da Tolosako Azoka.. ezagunak zaizkigun baserritarrenak, gure lurreko produktuak, baserritik erosita eta merkatuan sukaldatuta  eskaintzen dizkizuegu.

Lurlan Baserritar Elkartea da espazio honen buru: Tolosaldeko baserritarren isla eta erreferentzi bihurtu da. Egun, erronka berriei erantzunez, bertako produktuen defentsan, gizarteari erakutsi eta zuzenean eskaintzea izan da helburua.