Tolosaldeako Anoeta, Zizurkil, Orexa, Berrobi, Aduna, Tolosa, Asteasu, Abaltzisketa, Ibarra, Amasa-Villabona eta Berastegi udaletxeak NIREA programari atxikitu dira Tolomendi Landa Garapeneko Elkarteak sortu eta bultzatutako “Jan Tolosaldea” proiektuaren bidez. Tolomendi NIREA sarearen kidea da eta programaren eragile sustatzailea da.

Atxikimendu ekitaldia Tolosako Topic-ean ospatu da eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailbuordea, Bittor Oroz, izan du udalerre hauek hartutako konpromezuaren testigu gisa.
“Jan Tolosaldea” proiektuak 11 udalerriren konpromisoa jaso du, Tolosaldeko Landa Garapeneko Agentziaren ildo estrategikoen baitan, eta bere helburua da udalek landa eta nekazaritza ingurune jasangarrien garapena bultza dezaten lortzea. “Jaten duguna gara” dioen filosofian oinarrituta, planak elikadura jotzen du gizartearen garapenaren bultzatzailetzat. Horregatik, “Jan Tolosaldea” proiektuaren helburuen artean daude landa ingurunea zaintzea, bertako elikagaiak babesteko, bertako produktuen azokak areagotzea, eskualdeko elikadura sistema eraldatzea, eta inguruko elikadura sistemako eragileen elkarlana sustatzea. Arrazoi hori tarteko, gaur udalek hartu duten konpromisoak izaera estrategikoa dauka.

Oroz sailburuordeak gogorarazi du NIREA programak landa ingurunearen eta itsasertzaren garapen iraunkorra sustatu nahi duela, koerantzukizunaren eta eragileen arteko elkarlanaren bitartez, berraktibatzeko eta biziberritzeko helburuarekin. “’Jan Tolosaldea’ proiektuak argi erakusten du TOLOMENDI LGAk nola egin dituen bere NIREA programak bilatzen dituen helburuak, eta bultzatu du Tolosaldeko 11 udalerri hemen egotea, proiektu komun baten esparruan duzuen konpromisoa erakusten”.

Laburpen bideoa ondoan duzu ikusgai: https://www.youtube.com/watch?v=6O5I1UESEPM